XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aukera ezazue ongi norengana joan, oso garrantzizko baita.
Zuetariko baten aitarengana behar bada.
Jakin nahi duzuena galdetu: zer lan egiten duten, zenbat langile... nola egiten den lana... istripu asko izaten den... nora saltzen duten... zertarako balio duen... zenbat langile bulegoetan... lan zikina ote den... zenbat ordu, haserre asko izaten al den... kontrola zer den... ugazabek zer egiten duten... nagusiak nortzu diren... asanbladarik egiten al duten... langile batzorderik....
Euskal historia bere luze-zabalean piska bat ikusmiratu duenak badaki, euskal gizona langilea izan dena, lanari emana.
Artzantza eta laborantza zaharrenetatik hasita, aurrera jo zuen langile harek.
Gure herri xumeak ez du konkista sonaturik egin; baina, sorterrian eta herbestean, lanari emana agertzen zaigu bere hemengo egonean eta nonahiko ibilietan....